Category: Proposamenak

BILDUren proposamenak: lurperatzea

Mai 18 2011
mapa_anversolimpio01

Intermodala eta lurperatzearen aldeko apustua dakar Bilduk. Ezagutu gure proiektua:

Infografiak azaltzen duen bezala, gaur egun trena pasatzen den leku berdinetik egin beharko zen lurperatzea. Proposamen hau arrazoi praktiko, ekonomiko eta funtzionaletan oinarritzen da. Lurperatzea hiru fasetan egingo zen, kolore ezberdinez azalduta planoan, eta intermodala egun Renfe geltokia dagoen lekuan jarri. Proposamenaren abantailak:

  • Libratutako gune hau, gune berde bat bilakatuko da.
  • Gune berde honek ekialdea eta mendebaldea lotuko zituen, Salburua eta Zabalgana. Bertatik hiriko garraio publikoa zein hiritarteko autobusak sartzeko aukera egongo da.
  • Ilarraza, Jungitu eta Zurbano landa eremuetan ez da eragiten.
  • Hiru fasetan egin ahal izateak diru publikoaren ordainketa aldi bakarrean egiteko beharra ezabatzen du.

Egitasmoa hau garatu aurretik, beti ere, eztabaida publiko eta parte hartze prozesu bat egitea ezinbestekoa dela argi esaten du BILDUk. Gai honetan are gehiago, eztabaida soziala guztiz ezinbestekoa da eta hiritarrak diseinua egin aurretik parte hartzeko bideak bermatu behar dira.

Lazcozek, Urtaranen PNVarekin bat defendatzen duen proiektuaren alde txarrak

  • Gaur egungo planak, lehenik eta behin, ez du inongo partaidetza biderik ireki.
  • Gainera Mugikortasun Plana diseinatu zuen enpresari eman zioten plana, Arriagan eraiki nahi duten bus geltokia eta lurperatze bidea markatuta zituen; modu honetan leku hori inposatzen.
  • Gaur egun autobus geltokia Arriagan jartzen duen egitasmoak ez du intermodalitatea bermatzen. Alde batetik, oinezko ibilbideak apurtzen dituelako eta proiektatzen duten diseinuan geralekuarekin komunikatzek tunel bat proposatzen dutelako.
  • Beste alde batetik gaur egun dauden mugikortasun ibilbide gehienak, egunerokotasunean, erdigune edota unibertsitaten zonaldean hasi edota amaitzen dira. Hortaz, Arriagaraino eramanda Bus geltokia mugikortasun berri bat gehitzen ari zara.