2012ko Aurrekontuak

BILDU AURREKONTU PARTE HARTZAILEEN ALDE!

Egun, Euskal Herria mundu mailako krisi sakon batean murgilduta dago egoera honetan kaltetuenak gehiengo sozial handiena osatzen dugun langileak garelarik. Gasteiz ere ez dago testuinguru honetatik at, gauzak honela, berebizikoa da proposatutako Udal Aurrekontuak hiritarren beharretara doitutakoak izatea.

BILDUk, Gasteizko eragile politiko, sozial eta sindikalekin batera aztertu nahi du Udal Gobernuaren aurrekontuei buruzko proposamena, dagozkion emendakinak elkarlanean prestatzeko helburuarekin. Hori dela eta, zuzeneko hartu emana eduki asmoz, hurrengo asteetan hainbat bilera sektorialegingo ditugu. Ikusi hemen kartela:

Bestalde, Bildun argi dugu iritzi bat izateko lehen pausua informazio ulergarri bat erraztea dela. Hori dela hainbat dokumentu prestatu ditugu Gobernuak aurkeztu dituen aurrekontuak era argi batean azaldu nahi dituztenak; iazko datekin alderatuz. PP-k hainbat aldaketa egin ditu sailetan eta hori erabili izan du aurrekontuak desitxuratzeko; hortaz hementxe dituzu sailez-saileko hainbat dokumento. Hurrengo egunetan informazio gehiago eskegitzen saiatuko gara.

 

1) Berdintasun Saila.

2) Euskara. Bertan kontuak hazteko Gasteiz Antzokiaren inbertsioa sartuta zeukaten; hala ere, Bilduren helburua dokumento hauetan datu ulergarriak ematea denez, hirigintzako interbentzio bezala sartu dugu Gasteiz Antzokia eta ez euskara saileko aurrekontuak mozorratzeko tresna bezala.

3) Kultura Saila; bertan orain ere Gazteria sartu dute. Hala ere, informazioa argiago izateko Gazteriaren kuadro berezia prestatu dugu.

4) Hirigintza. Hemen PPk oso tranpa nabaria egin du; lehen hirigintzatik egiten ziren hainbat inbertsio, obrak kasu, sailetan zehar banatu ditu, sailen aurrekontuak igoarazteko. Hori dela eta, hemen aurkezten dizugun kuadroan iazko eta aurtengo konparatibaz gain, PPren tranpan erori gabeko konparazioa ere eskeintzen dizugu benetako datuak azalarazteko.

5) Ekonomiaren Sustapena. Hemen berriz ere, oso desitxuratuta agertzen dira kopuruak, beste sailetan zeuden gauza asko ekarri baituzte. Bestalde ere, Alde Zaharrean egiten ziren inbertsioak hemendik aurrera sail honetatik egingo dira. Gorriz jarri ditugu, ezberdindu ahal izateko.

6) Herritarrentzako Zerbitzuak. Bertan kirolak, hezkuntza, parte hartzea eta Gizarte Etxeak daude sartuta. Behin ere, eta konparazio argiagoak egin ahal izateko hezkuntzako ataleko kuadro berezia egin dugu; bai eta Parte Hartzea.

7) Gizarte Gaiak. Bertan PPk erabili duen tranpa garbiketaren kontratu handi bat sartzea da, lehen mantenuan zegoena. Guk hemen biak sail berdinean jarri ditugu, gizarte gaietako zenbakiak ondo konparatu ahal izateko eta baita ere Mantenimiento.

Bestalde ere, bertan lehen beste sailean zeuden Garapenean Laguntza, murrizketarik latzena.

8 Ingurumen sailean, lehen espazio publikoan zeuden interbentzioak ere sartu dituzte, bai eta Osasun eta Kontsumoan zeuden hainbat kontu. Hemen dago koadroa egun sail horretan dauden kontu guztiak bertan iaz ere egon izan baliran bezala. Bestalde, Inguruko Gaietarako Ikastegia, CEAren aurrekontua ere hemen duzue.

9) Bestalde, Ogasun saileko aurrekontua hemen daukazue

10) Herritarren segurtasuna, non polizia, suhiltzaileak etab dauden ere hemen dago.

11) Azkenik, hainbat sail txiki hartzen dituen “beste batzuk” atala ere prestatu dugu.

Momentuz hauek dira eskuragarri dituzuen materialak. Hala ere, eta ekarpenik baldin baduzue beste motatako material baliogarria eskuratzeko, gure helbidera idaztea besterik ez duzue.