Bilduren ekimen bati esker okupatu gabeko etxebizitzen jabeei zergak igotzeko bidea irekiko da
- Published on Ostirala, 06 Uztaila 2012 14:06
- gasteiz
- 0 Comments
Honako hau da gaurko osoko bilkuran aurrera atera den mozioa:
BILDU GASTEIZ UDAL TALDEAK AURKEZTEN DUEN MOZIOA, ARABAKO BILTZAR NAGUSIEI ESKATZEKO BEHAR DIREN ALDAKETAK EGIN DITZAN OKUPATU GABEKO ETXEBIZITZAK EDOTA OHIKO ETXEBIZITZA EZ DIRENAK ZERGAPETZEKO
Guztiok dakigunez, oso handia da egun Gasteizen dauden etxebizitza hutsen kopurua; gainera, horiei gehitu behar zaizkie sustapen berriei dagozkien okupatu gabeko etxebizitzak. Okupatu gabeko jabetza hori urtetan erabiltzeke egon da, espekulaziozko helburu hutsak direla-eta, baita etxebizitza oinarrizko eskubidearen eskari handia zegoenean ere. Are gehiago, erabiltzeke egoteak eragiten zuen eskaintza eza horrek Instituzio Publikoak behartu zituen hiri lurzorua neurririk gabe okupatzera eta gehiegizko zabalpen politika egitera, egun, higiezinen merkatuak porrot egin ostean, egiaztatu dugunez.
Aurreko legealdietan, Gasteizko Udalak Ondare Higiezinen gaineko Zergaren araudian kuota likidoan Foru Arauak ahalbidetzen zuen zergapetze handiena ebatzi zuen modu iraunkorrean okupatu gabeko etxebizitzei zegokienez.
Bestaldetik, udal presio publikoen ordenantza fiskalaren azken eztabaidan gehiengo politikoak ebatzi zuen zabor tasan 260€-ko errekargua ezartzea inor erroldatuta ez dagoeneko etxebizitzei. Halere, errekarguaren aurreikuspena ezin izan zen gauzatu Arabako Biltzar Nagusiek, hots, arloko instituzio eskudunak, zerga hori arautzen duen Foru Arauan behar ziren aldaketak burutu ez zituztelako, hor definitzen baita zer den okupatu gabeko etxebizitza eta horren ondorioz udalek erabaki baitezakete errekargua ezartzea.
Bildu Gasteiz Udal Taldeak honako mozio hau aurkezten du, “okupatu gabeko etxebizitzaren” definizioa arautzeari buruzkoa, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskalean erabiltzearren, honako puntu hauekin, Udalbatzak onartu dezan:
1. Gasteizko Udalbatzak Arabako Biltzar Nagusiei eskatzen die okupatu gabeko etxebizitzei buruzko arauketari ekin diezaiotela, Gasteizko Udalak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskalaren 16.6 artikuluan xedatutako % 50eko errekargua erabili ahal izan dezan.
2. Arauketa hori ahalik eta azkarren burutu behar da, 2013ko ekitaldian erabiltzeko moduan egon dadin.

Leave a Reply